Octubre 14, 2016
ALBI - AUTOKRITIKA
Post honetan Albi-ko ariketa azkarrarekiko hausnarketa labur eta azkar bat egingo dut.
Egia esa, ariketa nahiko interesgarria iruditu zait, baina, aitortu behar dut ez nuela guztiz enuntziatua ulertu, edo behintzat hori sentitu nuen entrega egunean. Beti gertatzen zaidan moduan, emaitza formalegia eta amaituegia eduki nuen, beharbada. Entrega egunean konturatu nintzen, batez ere klasekideen entregak eta maketak ikusten, eskatzen zena kontzeptualagoa zela, ideia bat, helburu bat, edo sistema bera bat.
Hala ere, eduki nuen denborarekin eta baliabideekin (kontutan izanda nik ez nuela juteko aukerarik izan..) nahiko gustora geratu nintzen. Argi dago proposatutako emaitza edo soluzioa asko garatu ahal dela eta batez ere, asko hobetu daitekela.. baina lehen intuizio edo intentzio bezala ez dut gaizki ikusten. Gainera beti nahi izan dut mota honetako interbentzio bat egitea, batez ere hustuketan oinarritzeagatik eta ideia horrek Oteiza edo Chillida bezalako eskultoreekin izan dezaketen erlazioagatik (Gantxegirekin ere nahi izan ezkero).. Oso interesgarria iruditzen zait kontzeptu honek eman ditzazken emaitzak, arkitektura eta proiektatzeko ikuspegia guztiz aldatzen duelako, lege propioekin jokatuz. Oso interesgarria aurkitu dut ideia hau.
Beraz, azken konklusio bezala, esango nuke orokorrean 50/50 batean nagoela, alde batetik esan dudan bezala uste dudalako ez nuela ariketaren helburua ondo ulertu eta bestetik nahiko kontentu geratu nintzelako emaitzarekin (jakinda asko hobetu daitekela).
Orain, ariketa honek ulertarazi didana hartu eta hurrengo ariketan aplikatzea uste dut dala inteligenteena. Montaubaneko proiektua guztiz ezberdina delako eta garapen askoz sakonago bat edukitzeko aukera izango duelako.