top of page
aiete_isuuru_05_plano.jpg

MONTAUBAN - ERREFERENTZIAK ETA LEHEN HELBURU EDO INTUIZIOAK

Octubre 28, 2016

Post honetan Montaubaneko proiektuarentzat aurkitu ditudan erreferentziak azalduko ditut, eta bide batez nire helburuak ere azalduko ditut.

Erreferentziei dagokienez, nire lehen erabakia izan zen, gertuko ereduak aukeratuko nituela, aurre-aurrean izan ahal ditzazkedan ereduak, bisitatu ahal izango ditudanak, eta ezagutzen ez ditudanak.

Erreferentzi horien aukeraketa prozesuan hasten naiz nire intentzioen lehen hausnarketa bat egiten, batez ere pentsatuz lortu nahi ditudan gauzak eta batez ere, non eta nola eraiki nahi dudan kontutan izanda.

Horrela, kokalekuko lehen analisi bat egitea komeni da:

Lehen irudian ikusi ahal daiteken moduan, lekuaren topografiak aldaketa gogorrak ditu distantzia txikian (marra gorria). Kota ezberdintasun handi bat dago eraikinaren kokalekuan bertan, 10mko ezberdintasuna. Ezkerreko aldean nahiko ebatzia dago, gaur egun arrapala handi eta publikoa argi bat dagoelako lotura hori lortzeko, ahala ere lotura hori landu eta hobetu daitekela uste dut (fletxa berdea). Bestealdetik, eraikinaren eskuinaldean ez dago hain garbi ebatzia.. eskailera handi eta publiko bat dago kota ezberdinak lotzen, eta nahiz eta eskailera musoaren eraikinarena izan, beti dago irekia, hala ere, soluzio hau askoz gehiago landu eta garatu behar da (fletxa laranja). Modu berdintsuan aurkitzen da ibai ondoko espazio publiko horrekin (aparkalekuarekin). Zubiak bitan zatitzen du espazioa eta bi espazio bezala ulertzen dira, erlazio hori jorratzeko beharra ikusten dut.

Bestalde, programa berria hartu dezaken eraikinaren emplazamenduari dagokionez zenbait zonalde ezberdindu nahi izan ditut, lehen intuizio bezala, interbentzio ezberdinez garatu ahal izango direnak. Horrela, bigarren irudian ikus daiteken bezala, hiru zonalde markatu ditut. Lehena, berdea, lurzoru azpitik eraikitzeko potentziala duen zonaldea markatu dut (ikus lehen erreferentzia), izan ere, gaur eguneko museora sortu daiteken lotura lurzoru azpian izatea nahiko logikoa ikusten dut, eta aukera potentzialki interesgarria. Bigarrenez zonalde urdina markatu dut, gaur eguneko eraikinaren iparraldean. Zonalde honetan espazio urbano eta publikoa lantzeko beharra dauka, lurzorutik gora, baina ez programa jasotzeko baizik eta herritarrei erantzun urbano bat emateko, besterik gabe. Azkenik zonalde laranja genuke. Zonalde honetan batez ere espazio publikoa garatzea behar dela uste dut, batez ere ibaiarekiko erlazioa eta baita zubiarekiko lotura ere.

Horrela, behin helburu horiek garbi izanda, erreferentzien hautaketa hasi zen. Eredu askoren artean ibili ondoren birekin geratzea erabaki nuen, nire helburuekin duten erlazioagatik:

Alde batetik Donostiako San Telmo museoaren handipena hartu dut, eta bestetik Aieteko Jauregiaren handipena.

San Telmoko ereduak agian ez du erlazio zuzenik egin behar dugun ariketarekin, baina interesgarria iruditzen zait mendia eta plazarekiko sortzen duen erlazioa, kota ezberdintasun handi bat ebatziz (gureareikiko erlazioa), eta baita ere lekuarekiko duen errespetuagatik eta jatorriko eraikinarekiko ezartzen dituen lotura delikatuengatik. Gainera eraikin berriaren barne funtzionamendua ere interesgarria iruditzen zait, oso ondo moldatzen delako bere formari eta alde horretatik oso koherentea dela iruditzen zaidalako (ez dut gehiago luzatu nahi..).

Bigarren lekuan Aieteko Jauregiaren haundipena dugu. Eredu honek izugarrizko erlazioa duela iruditzen zait nire helburuekin lotuta, izan ere, lehen intuizio bezala lurzorupean eraikitze zen nire nahia, eta eredu honek erakusten duen bezala, emaitza oso onak eman ditzake ideia honek. Izan ere proiektu honek, lotura bakarra eginez jatorriko eraikinarekin, funtzionamendu egokia lortzen du harekin. Sortutako erlazioak independiente egiten ditu unitate biak, funtzionalki konplementarioak, bien artean lankidetza bat dagoelako baina aldiberean autonomia garrantzitsu bat emanez. Gainera lurpean ibiltzeak ematen duen askatasuna izugarria da formalki kanpoaldena ez duelako eragin handirik eta horrela programa hobeto ebatzi daitekelako. Gainera honek kanpoarekiko lortzen duen erlazioa oso interesgarria iruditzen zait, eta guk gure eraikinaren aurrean dugun espazioarekiko lotura ikusten dut bertan.

Horretaz gain, noski, bi kasuetan estetika eta trataera orokorrak gustoko ditut.

bottom of page