ALBI - LEHEN IDEIAK.
7 de Septiembre, 2016
Post honetan Proiektuak 7 asignaturako lehen ariketaren lehen ideiak azalduko ditut.
Egia esan ariketa azkarra izan da, azkarregia, behar bada, kontutan izanik berandu iritsi naizela kurtsora eta nahiz eta ez asko, nire klasekideak aurreratuak zebiltzala..
Hala ere, egoera nire aldera eramatea erabaki nuen eta denbora gutxi edukita erabaki azkarrak hartzerik baino ez nuen, estrategia argi batekin proeiktatzen hasi..
Espazioa ez dut guztiz kontrolatzen, ez nuelako bidaira joateko aukerarik, baina, google-en begiratu ondoren eta planoak aztertu ondoren, zenbait gauzataz ohartu nintzen.
Ariketarako muga elizaren ingurua da, orokorrean. Planoetan ikus daitekeen bezala kokaleku on batean dugu eliza eta gure ariketarako eremua. Hiriaren erdian dago, ibaiaren ondo ondoan, eta gainera hiriaren kale nagusienetariko baten oso gertu, beraz, espazio publiko garrantzitsu batean ari gara lanean, beraz, nire ustez, erantzuna eman behar dio publiko horri, herriari eta bere beharrei.
Eliza ikaragarri handia da, kokatzen den hiri-sare estu eta aintzindariaren alboan. Eskala galtzen da guztiz bien kontraposizioarekin, eta haren inguruan espazio publiko justua uzten du, atzeko partean izan ezik, non espazio handi huts bat irekitzen den.
Erabaki garrantzitsuenak, nire ustez, lau dira:
- Eremuaren barruan lan espazioa finkatu eta mugatzea.
- Helburuak
- Hirirekiko eta testuinguruarekiko harremana.
- Programa
Helburuei dagokionez, esan beharra dago helburu nagusiena herritarrei espazio berri bat eskaintzea dela, denek erabili dezaketen espazioa, non aktibitate kulturalak, merkatuak, dantzak, festak, kontzertuak, ikastaroak, etab.. egin daitezkeen, auto-gestionatutako talde baten bidez edo..
Testuinguruarekiko duen harremana konplexuagoa izan da. Nire ustez, nahiz eta elizaren atzekaldeko espazioa aukeratu izan, espazio berezi bat da hirian, pertsonalitatea dauka, jendeak horrela bizi du betidanik, espazio handia da, funtzionala izatera heldu daitekeena. Nire asmoa ahalik eta ez-intrusiboena izatea izango da, helburua izango da jendeak espazio berria oraingoarekin identifikatzea edo behintzat leku berdinean dagoela pentsatzea. Horregatik erabaki dut nire proposamenak ez duela elizari bizkarra emango, baizik eta berarekiko errespetu handiz jokatuko duela eta arnasten guztiz utziko diola.
Azkenik, programari dagokionez, ez dut oraindik gehiegi finkatu. Hala ere, argi daukat espazio mota ezberdinak lortu nahi ditula, barne espazio eraikiak, kanpo espazio eguzkitsuak, itzalpekoak, gradak, espazio irekiak, itxiagoak... Espazio horiekin aipatutako aktibitate horiek martxan jarri ahal izan beharko lukete.