top of page
IMG_0441.JPG
IMG_0442.JPG
IMG_0443.JPG
IMG_0445.JPG

14 de Octubre de 2016

ALBI - ENTREGA

Bigarren post honetan azkenik Albi-ko ariketaren entrega igoko dut.

Aste bakar batean eginiko ariketa da, zuzenketarik ez, beraz, ez da munduko gauzarik garatuena, baino bueno.. egia esan gustora eginiko ariketa izan da.

Denbora luzez pentsatzen egon nintzen pentsatzen ea nola uztartu nire proposamenta elizaren atzekalde horrekin, protagonismoa ukatu gabe eta aldi berean espazio publiko ireki bat lortu..

Saiakera ezberdinak egin ondoren, lan maketa txiki batean (1/750), (pena bat da, baina maketak deseustatu nituen argazkirik atera gabe), geroz eta gutxiago gustatzen zitzaidan egindako bolumetriak.

Azkenean konturatu nintzen agian erantzuna ez nuela bolumen batean aurkituko baizik eta justo bide kontrakoan aurki nezakela. Hortaz, hustuketa ezberdinen saiakerak egin nituen bozeto eta krokis bidez, azken soluzio hontara iritsi arte. (momentu honetan, argi dagoenez, erreferentzi hartu nuen Gasteizeko 'Plaza de Los Fueros', Ganchegui eta Chillidaren plaza.

Maketan ikus daitekeen bezala (1/500), 5m-ko sakonera duen plaza bat ireki dut elizaren atzekaldean. Bertara hiru bide ezberdinetatik iritsi daiteke, inguruko kale guztietatik dago sarrera nagusiren bat, denak arrapala bidez, ez-gaitasundunentzat arazorik ez egoteko. Sarrera horiek iparraldean, ekialdean eta hego mendebaldean kokatzen dira, niretzat esanguratsuena edo garrantzitsuena ez da sarrerarik handiena, hiriko zentrutik datorren erabiltzailearena, baizik eta hego-mendebaldekoa, ziurrenik neurriengatik txikiena izango dena. Sarrera honen garrantzia elizako atearekiko duen erlazioa da. Izan ere, ate hori eta haren ingurua da plazaren eremu osoaren mantanduko den zati bakarra.

Horretaz gain, programa eraikia kokatzerako orduan, soluziorik hoberena bi pastillatan organizatzea izan dela uste dut. Bi pastilla honetan 7 espazio ezberdin kokatzen dira, espazialki itxiak baina argitsuak, izan ere plaza berriaren zorutaz egingo duen kristalezko sabaia baitu.

Espazio irekiarekiko berriz trataera ezberdina eman nahi izan diot, eraikiaren aurrean. Espazio eraikitan ortogonaltasun maila zorrotza mantendu baldin batu espazio ireakian berriz guztiz alderantzizkoa da, forma eta espazio libreak sortuz. Gainera, plaza semienterratu osoan zehar aulki eta mahai txikiak daude, bertan bizitza egoteko. Horretaz aparte proiektatutako graderia handia dago, espazio ireki handienaren parean, bertan kontzertuak egiteko espazio nahikoa izan dadin. Gainera, espazio hau, nahita nire lan-eremuaren iparraldean kokatu nuen, banekielako eguzki gehien zuen zonaldea zela.

Goiko zatiko zoruak lotura berezi bat dauka, zubia. Zubi hau (garrantzitua), egurrez egina dago, hegaldura ez da oso handia eta beraz ez da puskatuko. Gainera forjatutako kantuetara itsasiko da

Azkenik, aportazio bezala, erabaki dut kable eta tela sistema baten bidez, udarako beroari aurre egin ahal izateko, estalki arin jarri eta kentzekoa uztartzea. Sistema honen kableak eraikitako forjatu berrien kantora lotu eta beste muturra elizaren atzekaldeko paretan. Horrela kable horien bidez tela ipini ahal zaio, udaran itzala izateko.

bottom of page