Saturraran hondartza
Istoria askotako lekua da Mutriku herriaren parte den hondatza hau. Bere kokapen estrategikoak, Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan, garrantzizkoa izan da bere garapenean. XIX.mendearen bukaeran ‘EL GRAN HOTEL’ izeneko konpleju turistikoa eraiki zen bertan, garaiko dirudunentzako. 20. hamarkadan moda pasa zen eta eraikitako 4 eraikinak Obispatuaren eskutan geratu zen, eta udarako Seminario bihurtu zuten. Gerra iristean, preso politiko ugari izan ziren atxilotuak, eta demanda handi horren erantzuna konplejua emakumeen kartzela bihurtzea izan zen, 1937.urtean. Urte horietanizandako maltratu, gosete, heriotz eta sufrimendu guzti horren ondoren, 1945.urtean kartzela itxi eta hutsik geratu ziren eraikinok.
1983 eta 1987.ko uholdeek arazo handiak ekarri zituen bertan eta eraikinak eraistea erabaki zuten. Bitartean Ondarroa herriarekin lotzen duen mendi magalean ‘Venecia’ diskoteka ireki zuten, arrakasta handiakoa eta gaur egun funtzionatzen jarraitzen duena. Horretan gain ere, etxebizitza gutxi batzuk eraiki ziren errepide nagusiaren eta hondatzaren bide erdian, eta baita kanping bat ere, azken hori bertan zegoen baserri baten inguruan, antza. Bide honetan ere aipatu behar da erreka eta errepide artean dagoen jatetxea. Multzo honen inguruan badaude baserri abandonatu batzuk (Etxeberri baserria, Saturraran zahar, eta beste bat)
​
​
Emakumeen kartzela
Saturraran hondartzan gertatu diren gauza guztien artean, niretzat emozionalki indarrik gehien duena bertako konplejuan izandako emakumeen kartzela izan den. Frankistek hiru eraikinak bereganatu eta emakumeentzako espetxe bihurtu zituzten; 1944. urte arte izan zuten funtzio zital hori. Lehen presoak 1938ko urtarrilean eraman zituzten kartzela berrira, Donostiako Ondarretako espetxetik. Pixka bat beranduxeago preso gehiago iritsi ziren: Galiziatik, Bizkaitik, Kantabriatik eta bereziki Asturiastik; azkeneko “apopilo” horiek izan ziren gehiengoa kopuruz.
Ipar frontea hondoratu zenean, frankistek gatibuen uzta oparoa jaso zuten eta hortik aurrera kopurua handituz joan zen etengabe. Hasierako preso multzo handiei gehitu zitzaizkien Andaluzian eta Gaztelan 1939az geroztik harrapatutakoak. Ondorioz, Saturrarango emakumeentzako espetxea gero eta garrantzitsuago bilakatu zen presondegietako egituran. 1940an 1.500 presotik gora zegoen bertan eta hiru urte beranduago, nahiz eta kopuru hori heren batean jaitsi, Saturrarangoa zen emakume gehien biltzen zuen kartzela 1.050 atxilorekin –Madrilgo kartzelak 400 preso eta Malagakoak 200 zituzten, hurrenez hurren–.
Bizilekuak nola hala prestatu zituzten Saturraranen, bai emakumeak eta bai beraien haurrak gordetzeko. Eraikuntza txikiena guardia zibilen eta soldaduen koartela zen eta beste biak presoentzako ziegak. Itsas labarrak hesitzen zuen eremu horren barruan, sei pabiloietan banandu zituzten presoak. Batean, antzinako Hotel Astigarragan, amak eta horien seme-alabak zeuden. Gehienak jaioberriak edo oso adin txikikoak ziren; 1940an indarrean jarritako legediaren arabera 3 urte bete arte egon zitezkeen haurrak amarekin. Gainontzeko pabiloietan umerik gabeko emakume presoak zeuden. Kartzela handietako galerietan gertatzen zen legez, Saturraranen ere, debekatuta zuten pabiloi batetik bestera igarotzea eta bakarrik kartzeletako zaindariaren festan, Mesedetakoan edo Korpusti eguna bezalakoetan uzten zieten horrelakorik.
​
Libre utzitako batzuk Saturraranen inguruan geratu ziren –Eibarren, Ondarroan edo Mutrikun–, barruan gelditutako adiskideentzat elkartasun lanetan aritzeko. Jakin baitzekiten diktaduraren amaiera urrun zela, baina era berean, gerra galduta ere, kartzeletan bizi izandakoak adierazten zien oker ez zeudela, Francoren espetxe sare tamalgarriak ere indartzen zuela beraien arrazoia, beraien aukera eta jardun politikoa.
​
Ikusteko interesgarria
Gai honen inguruan badaude interneten ikusgarri dauden bi proiektu guztiz gomendatzen ditudanak.
Bata dokumentala da, benetako testimonioekin, oso ona eta unkigarria. Prohibido recordar.
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Bestetik, dokumental honetan oinarritutako pelikula bat. Izarren Argia
Trailerra:
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
​
Artxiboa deskomprimitzeko kontraseña: EHE
​
​
​
​
​